2023(e)ko urtarrilaren 5(a)

"GREENWICH MERIDIANOA"

Greenwich Meridianoa, zero meridianoa, oinarrizko meridianoa edo lehenengo meridianoa gisa ere ezagutua, longitudeak neurtzeko erabiltzen den meridianoa da. Poloak elkartzen dituen zirkunferentzia imajinario batekin egiten du bat, eta izena Greenwich izeneko herri ingelesaren paretik pasatzeagatik hartzen du, zehazki, han dagoen behatoki astronomiko zaharraren ondorioz. 

Zaragoza eta Bartzelona lotzen dituen A2 autobidean Greenwich Meridianoaren igarobidearekin bat egiten duen puntu bat dago. Puntu hau Aragoin dago, Zaragozatik gertu, Bujaraloz eta Peñalba herrien artean. 

© Felix Urrutia Photography



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina