2019(e)ko apirilaren 16(a)

GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA (Jenny Holzer; Zera deskribaezina)


2019ko Martxoko azken astean Guggenheim Bilbao Museoak “For Bilbao” aurkeztu zuen, Jenny Holzer emakume estatubatuarraren artelana.
Itsasadarrera ematen duen Museoaren fatxadaren gainean gauzatzen zan, poemen argi-proiekzioekin.
Euskal Herriko, Espainiako eta nazioarteko 19 idazleren 169 testu agertu ziran (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez), Frank Gehryren eraikinaren titaniozko gainazalaren forma bihurrien gainean. Artelan hau, Jenny Holzeren “Zera deskribaezina” erakusketaren parte izan zan eta irailaren 9 arte egongo da ikusgai Museo barruan.

Eskerrik asko hemendik pasatzagatik!!!

© Felix Urrutia Photography