2013(e)ko azaroaren 7(a)

"Eguzki Eklipsea"

Gorantza begiratuta ikusten den danak, zerbait berezia dauka niretzako; zeruak berak, hodeiak bere formekin eta koloreekin, izarrak, ilargia. eguzkia, ortzadarra, kometak eta abar...

Oraingo honetan, eguzkia eta bere eklipseari tokatu zaie txanda. Pasadan igandeko eklipsea hain zuzen ere... Mungia (Bizkaia) (2013-11-03)
Lurraren toki batzuetan eklipse osoa ikusteko aukera izan dute baina Euskal Herrian, %3 ingurukoa izan zan eta apur horrekin konformatu behar izan dogu.
Egia esan, hain txikia izan delako edo, momentu honetako argazkirik ere ez da argitaratu, nik behintzat ez dot ikusi.
Eklipsea, nahiko eskasa izan zen eta gainera zeruak ez zuen batere lagundu ze hodeiaz estalita egon zan ia egun osoan. Hodei hoien ondorioz, pentsatuta neukan sesioa konplikatu egin zan eta Time Lapse bat egiteko aukera baztertuta gelditu dala uste dot.

Ba horixe, ia zer iruditzen zaizuen irudia.

Eskerrik asko hemendik pasatzeagaitik...





                                                              Argazki ekipoa eta datuak;
                                               DSLR kamera;   Canon EOS 7D.  Sensibilitatea:  ISO 100
                                                    Objektiboa ;  Canon Zoom  EF 70-300m/m f: 4-5,6
                                               10 pausoko Iragazki Neutroa; HELIOPAN ND 3,0 Slim.
                                                                Distantzia fokala; 190,0m/m
                                           Diafragma irekiera,  Av:9 _  Obturazio abiadura, Tv:1/30
                                                                 Jatorrizko artxiboa: RAW
                                                   Tripodea;  Manfrotto 055 CL eta 804 RC2 errotulea
                                                      Argazki data eta ordua:2013/11/03___ 13:36:28

 

                                                

2013(e)ko azaroaren 3(a)

"Urbasa-Andia Parke Naturala. Nafarroa" (2013-04-28)

Udaberrian barruraino sartuta gaude baina ez du ematen hala denik.
Negu giroarekin jarraitzen dugu eta hotza, euria eta elurra  gainetik kendu ezinik gabiltza.

Gaurko sarrerak,  basoetan aurrera dijoan udaberriaren eta atzean utzi ezinik gabiltzan neguaren arteko borroka ikusteko  balioko digula uste dot. Apirilaren 28an bizi izan nuena...

“Urbasa-Andia Parke Naturala”.  Inguru hau, nire emaztearen herritik nahiko hurbil daukat eta ahal dudan guztietan ihesaldi bat egitea atsegin  izaten dot….

Autoz, Gipuzkoako Goierritik, 30 minutu inguruko bidaia daukat.

Aurreikuspenak  elur apur bat ematen zuen 700 metrotara igande honetarako. Urbasa 1.000 metroko altueran kokatzen da eta mendate honetako bidean elurra aurkituko nuela ia segurutzat ematen nuen. Nire autoa ez da oso egokia honelako baldintzetan ibiltzeko baina azkenean animatu eta abiatu egin nintzan bidea garbi aurkitzeko esparantzarekin.

Hala izan zan,  bertara iristeko ez nuen arazorik euki. Igoeran,  inguruko basoetan  elurra zegoela ikusten zan eta laino apur bat ere bai. Ze poza!

Ba horixe, autoa aparkatu, neguko jantziak ipini eta bazterrak bilatzen hasi nintzan elurra eta lainoarekin batera betikortzeko asmotan. Bat edo bi gradutako tenperaturekin iritsi nintzan gora eta euri/elur apur bat egiten zuenez, aterkia atera beharra izan nuen maletategitik.

Geroko guztia iruditan usten dizuet…… Bueno, den dena ez da ikusten irudietan ze ezusteko txiki bat ere euki nuen nire oin bat zulo baten sartu bainuen , zortez ondoriorik gabe. 

Pagadi hau, nahiko konplikatua da zentzuzko enkuadreak bilatzeko. Saiatu nintzan eta lortutakoaren zati bat hemen daukazue ikusgai.

Laburpen bezala; Udaberria eta Negua borrokan.

Asko gozatu neban goiz honetan, ia zuok ere apur bat gozatzen duzuen.

Mila esker hemendik pasatzeagaitik!!!


 © Felix Urrutia Photography









                                                                   
                                                              Argazki ekipoa eta datuak;
                                               DSLR kamera;   Canon EOS 7D.  Sensibilitatea:  ISO 100
                                                    Objektiboa ;  Canon Zoom EF 17-40m/m  f:4 L USM
                                                                Iragazki Polarizatzailea;  B+W  
                                                 Tripodea;  Manfrotto 055 CL eta 804 RC2 errotulea
                                                                   Jatorrizko artxiboa;  RAW
                                                                    Canon DPPkin editatutak
                                                                  Argazkien data; 2013-04-28