2021(e)ko uztailaren 26(a)

"MARENDA NATURE / LE CATALAN 2021 Nazioarteko Argazki Saloia"

Oso oso pozik  Frantziako Perpignan-Photok antolatutako “MARENDA NATURE / LE CATALAN”  VIII. Nazioarteko Argazki Saloi honetan lortutako emaitzekin.
 
Orain 40 urte hasi nintzan Argazki Lehiaketetan parte hartzen eta sari batzuk lortzen ere bai. 
Nire herrian (Mungian) izan zen lehena 1981an baina saririk garrantzitsuena hau dela esango nuke.

Lau argazki finalista eta hiru sari;
_URREZKO DOMINA FIAP (Fédération Internationale de l'Art Photographique) "Zerura begira" lan irabazlearekin "Natura zuri beltzean" kategorian.
 
_DIPLOMA CEF (Confederación Española de Fotografía) "Bakarra" lanarekin "Natura paisaiak" kategorian.
 
_DIPLOMA ARGELÈS "Basoko erregina" lanarekin "Artea Naturan" kategorian.
 
Kategori ezberdinetan Dominak jaso dituzten argazki galeriak hemen;
 
Eskerrik asko hemendik pasatzeagatik!
 




2021(e)ko otsailaren 17(a)

"BIZKAIA MAITE"

Konfinamendu perimetral hau apur bat hobeto eramateko, Bizkaian zehar paseo birtual bat ematera gonbidatuta zaudete.
"Bizkaia maite" Benito Lertxundiren abesti zoragarria eta Bizkaiko nire argazkiekin egindako bideo-muntaia.
Zuen gustokoa izatea espero dut.
Eskerrik asko hemendik pasatzeagatik!
 

2021(e)ko urtarrilaren 2(a)

"ARGAZKI LEHIAKETAK 2020"

2020. urtea oso berezia izan da denontzako eta 2021. urtea ere antzekoa izango dela dirudi.
  
COVID-19aren pandemiak asko mugatu
du gure eguneroko bizitza eta argazki 
berriak egiteko aukera askorik ez dugu
izan.
 
Denbora asko igaro dugu etxean 
sartuta eta diapositibak eskaneatzen
eta artxibo digitaleko argazkiak 
ordenatzen ibili naiz une zail hauetan.
 
Argazki Lehiaketetan parte hartzeko
ere denbora gehiago aurkitu dut eta
oso gustora gelditu naiz emaitzekin.
 
Urte emankorra izan dela esango nuke
eta sari batzuk lortu ditut behean
agertzen diran argazkiekin.
 
Zuen gustokoa izatea espero dut.
Eskerrik asko hemendik pasatzeagatik!