2020(e)ko irailaren 1(a)

"BILBOKO ITSASADARRA"

Aspaldiko irudi batzuk (2013-08-22)
Disko gogorrean "galduta" egon diran irudiak bideo labur batean.
Elantxobe Arraun Elkarteko arraunlariak "Artarri" traineruarekin entrenatzen Bilboko itsasadarrean.

 

2020(e)ko uztailaren 7(a)

"DIAPOSITIBAK DIGITALERA"

Covid-19 dela eta izan gendun konfinamendua aprobetxatuz, kajoietan gordeta euki ditudan aspaldiko diapositibak eskaneatzen ibili nintzan.

Nola egin erakutsiko dizuet nire blogeko sarrera honetan, nahiko erreza da eta emaitza ere ona dela esango nuke nik.

Diapositibak patio batera ematen duen leiho batean jartzen ditut eta fondo bezala, nire leihotik 5 metro ingurura dagoen eraikin bateko fatxada zuria aprobetxatzen dut.

Kamera jarri tripodean eta argazkiak egiten hasteko prest.

Jarraian, emaitzak eta erabili dudan metodoa. Zuen gustokoa izatea espero dut, mila esker!















2020(e)ko martxoaren 22(a)

"URAREN NAZIOARTEKO EGUNA"

"LIZARRUSTI" (Aralar Parke Naturala) 
Gaur "Uraren Nazioarteko Eguna" da eta irudi 

hauek ikustera gonbidatzen zaitut.
Paseo birtual bat Aralar Parke Naturaletik. 
Danok gaude gure etxeetan konfinatuta eta egun hauek, konfinamendu aurreko asteburuan grabatutako irudiekin bideo hau prestatzen ibili naiz.
Bideo honetan Aralar Parke Naturaleko altxor natural batzuk ikusteko aukera izango duzu;
Lizarrustiko Parketxearen inguruko pagadi zoragarria, errekak eta urjauziak . 

Zuen gustokoa izatea espero dut, eskerrik asko!!!

 

 



 



2020(e)ko urtarrilaren 11(a)

“ILARGIAREN ILUNANTZ EKLIPSEA” (Mungia; 2020-01-10)

2020ko lehen eklipsea ikusteko aukera izan genuen atzo. "Ilargiaren ilunantz eklipsea" Xarma berezirik ez duen eklipsea da baina beti gozatzen dut ilargi edo izarren argazkiak egiten. Atzokoa, ilargiaren ilunantz eklipsea zen, iluntzeko 20:15ak inguruan izan zan eklipse osoa baina ez da askorik nabaritzen ilargi bete batekin konparatzen badugu . Apur bat ilunago ikusten da baina eklipse mota hau ez da oso deigarria. 20:00etan hasi nintzan argazki seriek egiten eta 20:25ean amaitu. Hasieran laino batzuk zeuden baina gero, tarte garbi bat ireki zen. Guztira 300 argazki inguru timelapseko 12 segundutan ikusteko.
Eskerrik asko hemendik pasatzeagatik!!! 

© Felix Urrutia Photography


 



2020(e)ko urtarrilaren 7(a)

"MUNGIHARRO" (Argazki Lehiaketa)

Mungiako Udalak, datorren urteko Egutegia osatzeko antolatzen duen "MungiHarro" Argazki Lehiaketako irabazlea izan da nire argazkitxu bat eta 2020ko egutegi honetako azalean agertzen  da.

Oso gustora eta eskertuta jaso ditudan emaitzekin; Beste nire lau argazki ere agertzen dira egutegi honetan. Sei argazki sartu nituen finalista bezala bozkatzerako eta bost argazkik saritxu bat euki dute.

Deia egunkariak, lehiaketa honi buruz argitaratu duen artikulua duzue hemen; https://www.deia.eus/bizkaia/uribe-kosta-txorierri/2020/01/07/baserria-mungiako-2020ko-egutegiko-irudi/1010172.html

Eskerrik asko botoa ematera joan zareten mungitar guztioi! Mila esker!!!