2018(e)ko abuztuaren 14(a)

"GAZTELUGATXE" Perseiden gauak.

2016 eta 2017ko Abuztuaren 12 eta 13an timelapsetarako argazki serie batzuk egitera hurbildu nintzan Gaztelugatxeko Biotopo Babestura. Ez da izango tokirik aproposena gaueko argazkiak egiteko baina etxetik gertu dago eta inguru berezi honek zerbait egitea merezi zuela uste nuen...
Edoiak, inguruko herrien argitasuna eta ilargiaren irteerak ostopo ugari jarri zidaten baina bueno....
Lau gau pasa nituen bertan, guztira 11 ordu inguru, bakardadean baina gozatzen....
800 argazkiz osatutako lana da. Prozesatzen ez naiz batere trebea eta beste ordu mordo bat eman ditut prozesua eta edizioa egiten. Perseida batzuk eta hegazkinen estelak daude tartean...
Ia zuen gustokoa den, mila esker hemendik pasatzeagatik!!!

  
© Felix Urrutia Photography