2013(e)ko azaroaren 7(a)

"Eguzki Eklipsea"

Gorantza begiratuta ikusten den danak, zerbait berezia dauka niretzako; zeruak berak, hodeiak bere formekin eta koloreekin, izarrak, ilargia. eguzkia, ortzadarra, kometak eta abar...

Oraingo honetan, eguzkia eta bere eklipseari tokatu zaie txanda. Pasadan igandeko eklipsea hain zuzen ere... Mungia (Bizkaia) (2013-11-03)
Lurraren toki batzuetan eklipse osoa ikusteko aukera izan dute baina Euskal Herrian, %3 ingurukoa izan zan eta apur horrekin konformatu behar izan dogu.
Egia esan, hain txikia izan delako edo, momentu honetako argazkirik ere ez da argitaratu, nik behintzat ez dot ikusi.
Eklipsea, nahiko eskasa izan zen eta gainera zeruak ez zuen batere lagundu ze hodeiaz estalita egon zan ia egun osoan. Hodei hoien ondorioz, pentsatuta neukan sesioa konplikatu egin zan eta Time Lapse bat egiteko aukera baztertuta gelditu dala uste dot.

Ba horixe, ia zer iruditzen zaizuen irudia.

Eskerrik asko hemendik pasatzeagaitik...





                                                              Argazki ekipoa eta datuak;
                                               DSLR kamera;   Canon EOS 7D.  Sensibilitatea:  ISO 100
                                                    Objektiboa ;  Canon Zoom  EF 70-300m/m f: 4-5,6
                                               10 pausoko Iragazki Neutroa; HELIOPAN ND 3,0 Slim.
                                                                Distantzia fokala; 190,0m/m
                                           Diafragma irekiera,  Av:9 _  Obturazio abiadura, Tv:1/30
                                                                 Jatorrizko artxiboa: RAW
                                                   Tripodea;  Manfrotto 055 CL eta 804 RC2 errotulea
                                                      Argazki data eta ordua:2013/11/03___ 13:36:28

 

                                                

2013(e)ko azaroaren 3(a)

"Urbasa-Andia Parke Naturala. Nafarroa" (2013-04-28)

Udaberrian barruraino sartuta gaude baina ez du ematen hala denik.
Negu giroarekin jarraitzen dugu eta hotza, euria eta elurra  gainetik kendu ezinik gabiltza.

Gaurko sarrerak,  basoetan aurrera dijoan udaberriaren eta atzean utzi ezinik gabiltzan neguaren arteko borroka ikusteko  balioko digula uste dot. Apirilaren 28an bizi izan nuena...

“Urbasa-Andia Parke Naturala”.  Inguru hau, nire emaztearen herritik nahiko hurbil daukat eta ahal dudan guztietan ihesaldi bat egitea atsegin  izaten dot….

Autoz, Gipuzkoako Goierritik, 30 minutu inguruko bidaia daukat.

Aurreikuspenak  elur apur bat ematen zuen 700 metrotara igande honetarako. Urbasa 1.000 metroko altueran kokatzen da eta mendate honetako bidean elurra aurkituko nuela ia segurutzat ematen nuen. Nire autoa ez da oso egokia honelako baldintzetan ibiltzeko baina azkenean animatu eta abiatu egin nintzan bidea garbi aurkitzeko esparantzarekin.

Hala izan zan,  bertara iristeko ez nuen arazorik euki. Igoeran,  inguruko basoetan  elurra zegoela ikusten zan eta laino apur bat ere bai. Ze poza!

Ba horixe, autoa aparkatu, neguko jantziak ipini eta bazterrak bilatzen hasi nintzan elurra eta lainoarekin batera betikortzeko asmotan. Bat edo bi gradutako tenperaturekin iritsi nintzan gora eta euri/elur apur bat egiten zuenez, aterkia atera beharra izan nuen maletategitik.

Geroko guztia iruditan usten dizuet…… Bueno, den dena ez da ikusten irudietan ze ezusteko txiki bat ere euki nuen nire oin bat zulo baten sartu bainuen , zortez ondoriorik gabe. 

Pagadi hau, nahiko konplikatua da zentzuzko enkuadreak bilatzeko. Saiatu nintzan eta lortutakoaren zati bat hemen daukazue ikusgai.

Laburpen bezala; Udaberria eta Negua borrokan.

Asko gozatu neban goiz honetan, ia zuok ere apur bat gozatzen duzuen.

Mila esker hemendik pasatzeagaitik!!!


 © Felix Urrutia Photography









                                                                   
                                                              Argazki ekipoa eta datuak;
                                               DSLR kamera;   Canon EOS 7D.  Sensibilitatea:  ISO 100
                                                    Objektiboa ;  Canon Zoom EF 17-40m/m  f:4 L USM
                                                                Iragazki Polarizatzailea;  B+W  
                                                 Tripodea;  Manfrotto 055 CL eta 804 RC2 errotulea
                                                                   Jatorrizko artxiboa;  RAW
                                                                    Canon DPPkin editatutak
                                                                  Argazkien data; 2013-04-28

2013(e)ko urriaren 31(a)

"Diapositibak eskaneatzen"

Argazkigintzan sartuta daramaten  urte pilo hauetan negatibo/diapositiba mordo bategaz egin naiz eta plastikozko kutxa txikietan eta sobretan gordeta dauzkat gaur egun.
Ordenagailuarekin hasi nintzanean,  dendara eramaten nituen eskaneatzeko baina orain, alde batera utzita neuzkan….Erdi ahaztuta.

Eskaner bat daukat, Canon CanoScan 9000F, baina ematen duen emaitza ez zait gehiegi gustatzen.

Azkenean, gogoko ditudan diapositibak eskaneatzeko zerbait egitera ausartu naiz eta  blogeko sarrera hontan emango dizuet sistema honen berri.

Ortzadar honen kolorezko diapositiba, Fuji Sensia 100ISO, eskaneatzea da egin beharra.

Uste dot idatziz azaldu baino hobeto irudiz azaltzea izango dala eta horretarako argazki bat dakartzuet hona. Oso muntai erreza da, etxean, ordenagailuko mahaian eta  dena eskura…..

Canon Eos 7D kamera eta Canon makro 100m/m  f; 2,8  objektiboa erabili ditut “eskaneatzeko”.  Atzekaldeko argia Word programarena da eta emaitza, tamainu txikian erakusteko ez da batere txarra,  baina tamainu handireko bere gabeziak ditu….
Ia zer irudutzen zaizuen emaitza…….Eskerrik asko!!! 

                                                                                                  Argazki ekipoa;       
                                                                         DSLR kamera: Canon EOS 7D    
                                                               Objektiboa: Canon EF 100m/m  f:2,8  USM
                                                 Distantzia fokala: 100 m/m  _   Sensibilitatea: 100 ISO
                                        Diafragma irekiera, Av:9   _    Obturazio abiadura, Tv: 1/13
                                          
Tripodea: Manfrotto 055 CL eta 804 RC2 errotulea 

2013(e)ko urriaren 4(a)

"Otzarreta" Gorbeia Parke Naturala

Azkenaldi honetan denbora libre gehiagorekin aurkitzen naiz argazkigintzari eskeintzeko, bai Interneten partekatzeko edo irudi berriak egiteko. Honen ondorioz, azkenengo hiru urtetan geldi eta utsik euki doten blogari bizi apur bat emotera animatu naiz. Sarrera gabe zegoen, eduki gabe. Upel baten antzekoa zala esango nuke. Tapoirik gabe eta noski, ardorik gabe.
Nire lehenengo sarrera gaurkoa izango da baina aurreko egunetan zerbait igotzen ibili naiz blogari itxura apur bat emoteko asmotan.
Nabari da ez naizela batere aditua honelako tresnak ibiltzerakoan  eta asko kostatu bazait ere, sarrerak igotzen hasitakoan, ziur nago pultsoa hartuko diotela blog honi. Hori espero dut  behintzat...

Nire lehenengo irudia Otzarretako basoan eginda dago, Gorbeiako Parke Naturalean. Irudi berbera baina bi bertsiotan; bat kolorez eta bestea zuri beltzean.
Antzinako irudi bat da, 2007-01-28koa eta  lehen aldiz elurrekin bertan izanak oroitzapen onak dakarzkit.
Egunsentiko lehen argiarekin iristeko asmoa neukan pagadi honetara eta nahiko goiz jaiki nintzan.

Barazar mendateko gaineraino ondo joan nintzan baina handik aurrera ezin zan autoarekin jarraitu. Hainbat elur zegoen eta autoa bertan utziz, oinez abiatu nintzan pagadira dauden 3 kilometroak egiteko asmotan. Ez da bide luzea baina elur-geruza polita zegoen, ekipoak ere apur bat pisatzen du eta gainera, geldialdi apur batzuk egin ondoren argazki batzuk egiteko, ez nintzan iritsi lehen argiak arrapatzeko.
Pagadira 9:30ak inguruan iritsi nintzen eta egia esan, nire ustez, nahiko argi politakin aurkitu nintzan.
Basoan sartu eta berehala, apurtuta zegoen zuhaitz adar eder hau ikusi eta bertara joan nintzan zuzenean.  Argazkia egiteko prestatzen negoela, zaldi hau agertu zan ez dakit nondik. Bakarrik negoela pentsatzen nuen baina ez, lagun berezi bat neukan inguruan eta itxura batean, ez zeukan posatzeko gogo haundirik ze ez zan geldirik egoten.   


 © Felix Urrutia Photography
 

Lortu nuen argazki hau egitea baina momentua  hain azkarra eta intensoa izanik, ez nintzan izan gai  argazki gehiago egiteko “zuhaixka” honi.

Gaur egun ere, nire buruari galdetzen diotena zera da: Zergaitik ez nuen jarraitu argazki gehiago egiten zuhaitz eder honi?

Gorago esan dudan bezala, Gorbeiako bazter liluragarri honetan bizitako momentuaren bi bertsio igotzera animatu naiz. Ia zer iruditzen zaizuen irudia bi bertsio hauetan.
 
Eskerrik asko hemendik pasatzeagaitik!!!




                                                        Argazki ekipoa eta datuak:        


                                                                        DSLR kamera: Canon EOS 350D     
                                                             Objektiboa: Canon Zoom EF 17-40m/m  f:4 L USM
                                                           Distantzia fokala: 31,0 m/m   _   Sensibilitatea: ISO 100
                                                          Diafragma irekiera, Av:10   _    Obturazio abiadura, Tv:1/6
                                                           Tripodea: Manfrotto 055 CL eta 804 RC2 errotulea
                                                                               Jatorrizko artxiboa: RAW
                                                                  Data: 2007-01-28      _         Ordua: 9:46:01

                                                          

"Argazki Ekipoa"

   
Argazkiak egiteko erabiltzen dodan  ekipoa, ondorengo hau da ;

*Kamerak:_____Canon EOS 5D Mark III, Canon EOS 7D eta Panasonic FZ-28. 
*Objektiboak:__Canon Zoom EF 17-40mm f:4 L USM, Canon Makro EF 100mm f:2,8 USM,  Canon EF-S 15-85mm f: 3,5-5,6 IS USM, Canon EF 70-300mm f:4-5,6 IS USM, Canon EF 50mm f:1,4 eta Samyang FISH-EYE 12mm f:2,8.
*Filtroak:______B+W polarizatuak, SINGH-RAY eta COKIN degradatuak eta HOYA  NDX8(3 pauso)  eta HELIOPAN ND 3,0 Slim(10 pauso) neutroak.
*Tripodea:_____Manfrotto 055CL + 804RC2 Errotulea.










2013(e)ko otsailaren 26(a)

"Galeriak"

Nire argazki edo bideo gehiago ikusi nahi baduzu , ondorengo galerietan sartzera gonbidatzen zaitut;


  Argazki orrialdea FACEBOOK ;
https://www.facebook.com/FelixUrrutiaArgazkiak/

 
Nire OBJEKTIBOTIk;  http://www.tuobjetivo.com/website/galeria_personal.asp?seccio=galerias+de+autores&id_autor=146



Ataungo Jentilen etorrerako galeria; http://www.blogak.com/felixurrutia


Nire Bideo kanala YOUTUBEn; https://www.youtube.com/user/FelixUrrutia


Nire bideoak eta Timelapseak VIMEOn; https://vimeo.com/felixurrutia 
 




"Kontaktua"

Nirekin harremanetan jarri nahi baduzu, bidali e-mail bat helbide elektroniko honetara;  felixurrutia@gmail.com

  

"Lizentzia"


***Lizentzia: © Copyright: Argazki blog honetan agertzen diran argazkiak, bideoak eta testuak ezin dira egilearen baimenik gabe erabili.  
Argazki edo bideo bat interesatzen bazaizu,  jarri zaitez harremanetan  nirekin ondorengo helbide elektronikoan;   felixurrutia@gmail.com


2013(e)ko otsailaren 20(a)

"Niretaz"

Felix Urrutia. (1953) Mungia 
   Euskal Herria
 

Nahiko gaztetatik dator nire argazki zaletasuna. Nire lehenengo esperientzia kamera konpaktu batekin izan zan 70. hamarkadaren hasieran.
Oraindik gogoan dut hasieran erabili nuen  Kodak  kamera hura, geroxeagokoa berriz Halina  bat izan zan. Bihak ziran analogikoak eta guztiz manualak baina azken honek erreflex itxura zeukan.
Geroxago, 1978an, Ricoh KR-5 kamera erreflexa erosi nuen eta hau ere analogikoa eta guztiz manuala zan. Egia esan, urte askotan gozatu nuen kamera honekin negatiboak eta diapositibak erabiliz.

80.ko hamarkadaren hasieran, argazkilaritzako tailer bat egin nuen eta geroztik irakurritako aldizkari espezializatuek eta argazki liburuak asko lagundu zidaten ezagutza berri batzuk eskuratzeko.
Azken urteotan, internet ere lagungarri bihurtu da niretzako argazki mundu honetan eta oraindik pausoak ematen jarraitzen dut, ikasten.....
 
Nire digital bidaia 2004.urtean hasi zen eta aspaldiko negatiboak eta diapositibak eskaneatzeari ekin nion. Hurrengo urtean, nire lehen kamera digitala erosi nuen. Poztasun asko eman diten Canon EOS 350D kamera erreflexa zan eta oraindik bizirik darrai.
Gaur egun, gehien erabiltzen ditudan kamerak Canon EOS 5D Mark III eta Canon EOS 7D dira baina  neurri txikiagoan bada ere, Panasonic FZ-28 konpaktua erabiltzea atsegin dut ibilaldi luzetxuagoak egiterako orduan gehien bat.

Argazkilaritza mundu honetan sartuta nagoen urteetan Argazki Lehiaketa batzuetan ere parte hartu izan dut eta sari batzuk irabazi ere bai; gehienak lokalak baina estatu eta nazioarteko batzuk ere bai.

Erakusketa batzuk egiten ere ausartu naiz  Euskal Herriko hiri eta herri batzuetan.
Euskalnatura taldeko kide batzuekin batera, Euskal Herriko zenbait herritan ikusgai egon dan Erakusketa Kolektibo horretan ere parte hartuta nago nire natura argazki batzuekin.

Mota guztietako argazkilaritza atsegin dut baina blog honetan sartzen joango naizen argazkiak naturari buruzkoak izango dira gehienak eta tarteka,  beste gai batzuk ere jorratuko ditut.


Nire artxibotan dauden argazki hoberenak aukeratzen eta igotzen saiatuko naiz ni eta iruzkinak eta iritziak ematera gonbidatzen zaituztet.
                   
 

 Ongi etorri eta eskerrik asko!!! 

    -- © Felix Urrutia Photography --  

   ARGAZKI SARIAK:

-2023.---"FAF Ohorezko Aipamena" CIUDAD de CEUTA 2023 Nazioarteko Argazki Lehiaketan.

-2023.---"Diploma Chairman" 51. Nazioarteko Gipuzkoa Trofeoan.

-2023.---"Diploma AFI" Nazioarteko "Procopi Llucià 2023" Premi Ciutat d´Igualada Argazki Lehiaketan.

-2023--- "FIAP Ohorezko Aipamena "VILA DE 

CAMBRILS" 32. Nazioarteko Argazki Lehiaketan.

-2023--- Argazki aukeratua "GIPUZKOAKO BAZTERRAK". Diario Vascok 2024ko egutegia osatzeko antolatzen duen Argazki Lehiaketan.

-2023---2.Saria Estatu mailako "Badía del Vallés 2023" Argazki Lehiaketan; FCFko urrezko domina eta diploma.

-2023--- Argazki aukeratua "Gipuzkoako Mendizale Federazioko 2024ko Egutegirako.

-2023--- "FIAP Ohorezko Aipamena" APHOTOREPORTER 2023 Nazioarteko Bienalean.

-2023--- Argazki Finalista eta Erakusketarako hautatua "FOTOARTE GASTEIZ 2023" 

-2023.--- 4.Saria "Bide Indarkeria STOP" Elkarteak antolatzen duen "IKUSI eta IKASI 2023" Argazki Lehiaketan.

-2022.---3. Saria: Brontzezko CEF Domina eta Photoka Diploma Gernika-Lumoko VII. PHOTOKA Argazki Lehiaketako URDAIBAI/GAZTELUGATXE  kategorian.

-2022.---1. Saria Arteche Taldeak antolatzen duen VIII. ARTPHOTO Nazioarteko Lehiaketako "Azpiegitura eta Ekipamendu Elektrikoa" kategorian.

-2022.--- Finalista "NAFARROA EZAGUTU 2020" 

Lehiaketako "Ondarea"  kategorian.

-2022.---"FIAP Ohorezko Aipamena "VILA DE 

CAMBRILS" 31. Nazioarteko Argazki Lehiaketan.

-2022.---Diploma RSFZ  98.ZARAGOZAko Udazkeneko Nazioarteko Saloian. 

-2022.--- FIAP Ohorezko Aipamena (Fédération Internationale de Art Photographique) CIUDAD de CEUTA 2022 Nazioarteko IV.Saloian.

-2022.---Diploma Europa 2022 Nazioarteko LX.PUIGCERVER DOMINA Argazki Saloian. ALFORJA. (Tarragona)

-2022.---Ohorezko Aipamena 8.CVCEPHOTO  Nazioarteko Argazki Lehiaketan.

-2022.---Diplome Le Catalan Perpignan-Photok antolatutako "LE CATALAN" IX. Nazioarteko Argazki Saloian. (Frantzia)

-2022.---Ohorezko Aipamena CEF (Confederación Española de Fotografía) SANT BOIko III. Nazioarteko Argazki Lehiaketan. (Catalunya)

-2022.---Diploma Vila de Sant Boi, SANT BOIko III. Nazioarteko Argazki Lehiaketan. (Catalunya)

-2022.---Ohorezko Aipamena GPU (Global Photographyc Union) "46. TROFEU TORRETES" Nazioarteko Lehiaketan. Calella. (Catalunya)

-2022.---Ohorezko Aipamena CEF (Confederación Española de Fotografía) Gaia: Bidaiak, GUADALAJARAko Nazioarteko VII. Argazki Saloian.

-2022.--- Ohorezko Aipamena PSA (Photographic Society of America) BERGAko "Tirabol 2022"  Nazioarteko VII. Argazki Saloian.

-2022.---Ohorezko Aipamena CEF (Confederación Española de Fotografía) Gaia: Libre Kolorez, GUADALAJARAko Nazioarteko VII. Argazki Saloian.

-2022.--- Ohorezko Aipamena PSA (Photographic Society of America) ANTEQUERAko Nazioarteko V. Argazki Saloian.

-2021.---CEF Ohorezko Aipamena CIUTAT DE LA VILA JOIOSAko Nazioarteko X. Argazki Saloian.

-2021.---Ohorezko Aipamena Estatu Mailako XXVII. CIUDAD DE ÚBEDA 2021 Argazki Lehiaketan. 

-2021.---Diploma Intercontinental Circuit DOMINICAR ERREPUBLIKAko VI. NAZIOARTEKO SALOIAN.

-2021.---Diploma Intercontinental Circuit ANDORRAko XI. NAZIOARTEKO SALOIAN.

-2021.---Urrezko Domina CEF (Confederación Española de Fotografía) "NAZIOARTEKO IX. ILLA DE MENORCA ARGAZKI SALOIAN"

-2021.---FAF Ohorezko Aipamena (Federación Andaluza de Fotografía)  "CIUDAD DE JEREZ"ko XXXVII. Estatu Mailako Lehiaketan

-2021.---2.Saria Proclade Yanapay elkarteak antolatutako "MIGRAZIOA ETA KULTUR ANIZTASUNA"  Argazki Lehiaketan.

-2021.---"FIAP Ohorezko Aipamena"  QUILLAT 2021" BLANESko 49. Nazioarteko Argazki Lehiaketan.

-2021.---ACCESITA Bide Indarkeria STOP Elkarteak antolatzen duen "IKUSI eta IKASI" Lehiaketan.

-2021.---Urrezko Domina FIAP (Fédération
     
Internationale de Art Photographique) Perpignan-
 
Photok antolatutako "MARENDA NATURE / LE 
 
CATALAN" VIII. Nazioarteko Argazki Saloian. 
 
(Frantzia)
 
-2021.---Diploma CEF (Confederación Española de 

Fotografía) Perpignan-Photok antolatutako 

"MARENDA NATURE / LE CATALAN" VIII.

 Nazioarteko Argazki Saloian. (Frantzia)

 -2021.---Diploma ARGELÈS Perpignan-Photok 
antolatutako  "MARENDA NATURE / LE CATALAN" 
VIII. Nazioarteko Argazki Saloian. (Frantzia)  
-2021.---ACCESITA "PHOTO-BIA" Argazki 
Lehiaketan.
-2020.---1. Saria "UDAZKENA EUSKAL HERRIAN  
2020" Arrasate (Gipuzkoa)
-2020.---FCLV Diploma  CIUTAT DE LA VILA 
JOIOSAko Nazioarteko IX. Saloian. 
-2020.---2. Saria El Correo egunkariak antolatzen 
duen "BIZKAIKO IKUSKIZUNAK 2020"  
lehiaketan.
-2020.---Finalista "NAFARROA EZAGUTU 2020" 
Lehiaketan. "Paisaiak"  
-2020.---"CEF Ohorezko Aipamena" VILA DE 
CAMBRILS"ko 29. Nazioarteko Argazki Lehiaketan.
-2020.--- "CEF Ohorezko Aipamena" CIUDAD DE 
ARCOS"ko Nazioarteko III. Saloian.

-2019.---"FIAP Ohorezko Aipamena"  CIUTAT DE LA 
VILA JOIOSAko Nazioarteko VIII. Saloian.
-2019.---1. Saria. "MUNGIHARRO" Mungiako 
2020ko Egutegirako Lehiaketa.(Bizkaia)
 
-2019.---1. Saria. "GIPUZKOAKO BAZTERRAK". 
Diario Vascok 2020ko egutegia osatzeko antolatzen 
duen Lehiaketan.

-2019.--- 4. eta 13. Sariak. "GIPUZKOAKO
BAZTERRAK". Diario Vascok 2020ko egutegia 
osatzeko antolatzen duen Lehiaketan.

-2018.---1. Saria "IV. ARTPHOTO". Arteche Taldeak 
antolatzen duen Nazioarteko Lehiaketako "Bizia eta 
Elektrizitatea" kategorian.

-2018.---Diploma EUROPA 2018. XVII. Nazioarteko 
Saloia EUROPA 2018. "FOTOARTREUS"

-2018.---1. Saria. Bakioko Argazki Lehiaketa. 
(Bizkaia)

-2017.---1. Saria. "III. ARTPHOTO". Arteche Taldeak 
antolatzen duen Nazioarteko Lehiaketako "Bizia eta 
Elektrizitatea" kategorian.

-2016.---1. Saria. "MUNGIHARRO" Mungiako 2017ko 
Egutegirako Lehiaketa.(Bizkaia)

-2016.---1. Saria. "TEKNOPOLIS" EiTBko Teknopolis 
lehiaketa. (Euskal Herria)

-2015.---1. Saria. "MUNGIHARRO" Mungiako 2016ko 
Egutegirako Lehiaketa.(Bizkaia)

-2008.---1. Saria. 2009ko Egutegirako Argazki 
Lehiaketa. MUNGIA (Bizkaia)

-2007.---3. Saria. Legazpiko I.Rally Digitalean. 
(Gipuzkoa)

-2004.---3.Saria . XL. Beasain Saria 2004. Beasain. 
(Gipuzkoa)

-2003.---1. Saria (Kolorez) Urretxu-Zumarragako 
Argazki Lehiaketa. (Gipuzkoa)

-2000.---1. Saria. XXXVI. Beasain Saria 2000. 
Beasain. (Gipuzkoa)

-1998.---3. Saria. Ataungo Argazki Lehiaketa. 
(Gipuzkoa)

-1984.---1. Saria (Kolorez) Mungiako III. Argazki 
Lehiaketa. Mungia. (Bizkaia)

-1984.---1. Saria (Herrikoa) Mungiako III. Argazki 
Lehiaketa. Mungia.(Bizkaia)

-1983.---1. Saria. (Kolorez) Mungiako II. Argazki 
Lehiaketa. Mungia.(Bizkaia)

-1981.---1. Saria. Mungialdeko I. Argazki Lehiaketa . 
(Bizkaia)

-1981.---1. Saria. (Herrikoa) Mungialdeko I. Argazki 
Lehiaketa. (Bizkaia)
 




















































 






                    
                   
                                      
                 












 ------------------------------------------------------------------------

ARGAZKI ERAKUSKETAK;



2007 Martxoa.---- “Mungiako pasaiak, flora eta 
fauna”. Mungiako Torrebillela Kultur Etxea.

2008 Otsaila.--- ”Danatarik”. Derioko "Taberna 
Trippy"

2008 Martxoa.---- “Natura Ikutuak”. Naturako 
argazkiekin Bilboko K2 tabernan.

2008 Apirila.-----“Objektibotik:Euskal Natura 
argazkitan”. Euskalnatura kolektiboarekin batera 
natura argazkien Erakusketa Leioako E.H.U.

2009 Martxoa.----”Objektibotik:Euskal Natura 
argazkitan”. Euskalnatura kolektiboarekin batera 
natura argazkien Erakusketa Segurako Segurako 
Ardixarran Etxean.

2009 Martxoa.-----“Natura Ikutuak”. Naturako 
argazkiekin Derioko Udondo Tavern tabernan.

2009 Ekaina.-----“Objektibotik:Euskal Natura 
argazkitan”. Euskalnatura kolektiboarekin batera 
natura argazkien Erakusketa Elgoibarko Kultur 
Etxean.

2011 Apirila. -----“Elkarrekin; naturako 
elkarrekintzak”. Euskalnatura kolektiboarekin 
batera natura argazkien Erakusketa Ordiziako 
D´elikatuzen zentroan.

2012 Apirila.-----“Elkarrekin; naturako 
elkarrekintzak”. Euskalnatura kolektiboarekin 
batera natura argazkien Erakusketa Elgoibarko 
Kultur Etxean.

2012 Ekaina.----“Elkarrekin; naturako 
elkarrekintzak”. Euskalnatura kolektiboarekin 
batera natura argazkien Erakusketa Donostiako 
E.H.U.

2014 Abendua.----"Natur Ukitua" Filtro digitalekin 
ikututako natura argazkien Erakusketa Gasteizko 
Mila Agirre Galerian.

2015 Urtarrila.-----"Zuhaitza" Filtro digitalekin 
ikututako zuhaitzen argazkien Erakusketa 
Burlatako Clínica Veterinaria Burladan.

2015 Abuztua.----“Elkarrekin; naturako 
elkarrekintzak”. Euskalnatura kolektiboarekin 
batera natura argazkien Erakusketa Busturiako 
Madariaga Dorretxean.
--------------------------------------------------------------------

Hortik aparte, nire natura argazkiak egutegiak, 
liburuxkak eta agendak osatzeko ere erabili dira 
gehien bat Mungian.

Argazki panoramiko batzuk ere prestatu nituen 
Bizkaiko Uribe aldeko 6 begiratokietarako.