2019(e)ko azaroaren 9(a)

"GIPUZKOAKO BAZTERRAK" (Argazki Lehiaketa)

Albiste polit bat jaso nuen atzo Donostiatik (Gipuzkoa). 
El Diario Vascok, datorren urteko Egutegia osatzeko antolatzen duen "Gipuzkoako Bazterrak" Argazki Lehiaketako irabazlea izan da nire argazkitxu bat. 

Beste bi argazki ere sartu dittut sarituen artean, bat 4.postuan eta bestea 13.postuan. 

Oso pozik, 2.700 argazkiren artean hiru sartzea pozik egoteko modukoa da eta...

Nire hiru argazki sarituak beheko hauek dira.

2019(e)ko apirilaren 16(a)

GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA (Jenny Holzer; Zera deskribaezina)


2019ko Martxoko azken astean Guggenheim Bilbao Museoak “For Bilbao” aurkeztu zuen, Jenny Holzer emakume estatubatuarraren artelana.
Itsasadarrera ematen duen Museoaren fatxadaren gainean gauzatzen zan, poemen argi-proiekzioekin.
Euskal Herriko, Espainiako eta nazioarteko 19 idazleren 169 testu agertu ziran (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez), Frank Gehryren eraikinaren titaniozko gainazalaren forma bihurrien gainean. Artelan hau, Jenny Holzeren “Zera deskribaezina” erakusketaren parte izan zan eta irailaren 9 arte egongo da ikusgai Museo barruan.

Eskerrik asko hemendik pasatzagatik!!!

© Felix Urrutia Photography  



2019(e)ko martxoaren 3(a)

BAKIO ( 2014-03-03 )

ITSAS DENBORALEA ( Bakio; 2014-03-03 )
---------------------------------------------------
2014.urtea oso gogorra izan zan Kantauri itsasoko kostaldean. Egun honetan alarma gorrian egon ginen itsas denboraleagatik eta momentu larriak bizi ziran gure hondartza eta kostaldeko herrietan.
Irudietan denborale hoietako batean bizi izan genduena Bakion 2014-03-03ko arratsalde iluntzean.

  © Felix Urrutia Photography