2023(e)ko urtarrilaren 13(a)

"ARGAZKI SARIAK 2022"

Joan dan urteko Argazki Lehiaketetan lortutako sarien zerrenda da hau.
Hainbat Lehiaketatan parte hartu ondoren, sari batzuk lortu ditut eta egia esan, oso gustora geldittu naiz.
Zuen gustokoa izatea espero dut.
Eskerrik asko hemendik pasatzeagatik!













2023(e)ko urtarrilaren 11(a)

"CVCEPHOTO 2022"

 Plazer eta ohore handi bat  mendi kirolaren Nazioarteko Argazki Lehiaketa honetan sarituetako bat izatea.

Bideo honetan, aukeratutako argazki batzuk eta saritutako 20 argazki ikusteko aukera duzue. "CVCEPHOTO 2022"

© Felix Urrutia Photography 



2023(e)ko urtarrilaren 5(a)

"GREENWICH MERIDIANOA"

Greenwich Meridianoa, zero meridianoa, oinarrizko meridianoa edo lehenengo meridianoa gisa ere ezagutua, longitudeak neurtzeko erabiltzen den meridianoa da. Poloak elkartzen dituen zirkunferentzia imajinario batekin egiten du bat, eta izena Greenwich izeneko herri ingelesaren paretik pasatzeagatik hartzen du, zehazki, han dagoen behatoki astronomiko zaharraren ondorioz. 

Zaragoza eta Bartzelona lotzen dituen A2 autobidean Greenwich Meridianoaren igarobidearekin bat egiten duen puntu bat dago. Puntu hau Aragoin dago, Zaragozatik gertu, Bujaraloz eta Peñalba herrien artean. 

© Felix Urrutia Photography