2022(e)ko azaroaren 7(a)

2022(e)ko urriaren 28(a)

"Hidrohegazkina Gorlizen"

Bi hidrohegazkin ibili dira gaur goizean Berangoko sutea itzaltzen eta ura hartzeko, lehenengo saiakera Gorlizen egin dute baina olatuen ondorioz, Bilboko portu aldera joan behar izan dute.
 
 

 

2022(e)ko urriaren 1(a)

"Zumetzagako San Migel baseliza"

Mungia udalerriko Larrauri auzoan dago Zumetzagako San Migel ermita ederra, Jata mendiaren magalean. Eraikin erromaniko berantiar ezagunena da Bizkaian.

Hormarriz egindako habearte errektangeluar bakarra eta aurrealdeko portiko dotorea dauzka baselizak.

Eraikinaren elementu ikusgarriena, hala ere, absideko leihoa da. Halaber, kanpoaldeko zutabeak ere aipatzekoak dira, izan ere, simetriarik gabe dekoratuta daude, elementu zirkular, erronbodun sare eta sokazko zareekin, alegia.

 

© Felix Urrutia Photography  


 

 

2022(e)ko apirilaren 7(a)

"KORRIKA 2022" (Mungia)

Mungiak ere Korrikarekin eta Euskararekin bat egin du gaur goizean. Gure hizkuntza maite dugunontzako egun polita izan da gaurkoa. Gora Euskal Herria eta gora gure Hizkuntza!!!

© Felix Urrutia Photography 


 

2022(e)ko martxoaren 4(a)

"BAKIO" Itsas denboralea. (2014-03-03)

Bizkaiko kostaldeko Bakio herrian hartutako irudiak dira, 2014ko martxoaren 3an. Irudi ikusgarriak ikusteko aukera izan genuen arratsalde honetan; Olatu erraldoiak Kantauri itsasoan eta Estepona ibaiko bigarren zubiraino sartzen ziran olatuak.

Eskerrik asko hemendik pasatzeagatik, zuen gustokoa izatea espero dut. Mila esker!

 

 

2022(e)ko urtarrilaren 4(a)

"ARGAZKI SARIAK 2021"

  • Joan dan urtea oso berezia izan da denontzako baina 2022. urtea askoz hobea izango dela dirudi. 
  • COVID-19aren pandemiak asko mugatu du gure eguneroko bizitza eta argazki berriak egiteko aukera askorik ez dugu izan.
  • Denbora asko igaro dugu etxean sartuta eta diapositibak eskaneatzen eta artxibo digitaleko argazkiak ordenatzen ibili naiz une zail hauetan.
  •  Argazki Lehiaketetan parte hartzeko ere denbora gehiago aurkitu dut eta oso gustora gelditu naiz emaitzekin.
  • Urte emankorra izan dela esango nuke eta sari batzuk lortu ditut behean agertzen diran argazkiekin. 
  • Zuen gustokoa izatea espero dut.
  • Eskerrik asko hemendik pasatzeagatik!