2022(e)ko urriaren 1(a)

"Zumetzagako San Migel baseliza"

Mungia udalerriko Larrauri auzoan dago Zumetzagako San Migel ermita ederra, Jata mendiaren magalean. Eraikin erromaniko berantiar ezagunena da Bizkaian.

Hormarriz egindako habearte errektangeluar bakarra eta aurrealdeko portiko dotorea dauzka baselizak.

Eraikinaren elementu ikusgarriena, hala ere, absideko leihoa da. Halaber, kanpoaldeko zutabeak ere aipatzekoak dira, izan ere, simetriarik gabe dekoratuta daude, elementu zirkular, erronbodun sare eta sokazko zareekin, alegia.

 

© Felix Urrutia Photography  


 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina