2018(e)ko otsailaren 18(a)

"URBASA / ANDIA Parke Naturala"

Berriro itzuli naiz Nafarroako bazter polit honetara.
Gure inguruetako mendietan jauzten ari dan elurrarekin zorte handia daukagu aurten eta ezin nuen aukera hau galdu.   
Euskal Herriko mendiak eta basoak elur geruzakin hartzen duten aldaketa  paregabea izaten da eta ezin nuen egon horretaz gozatu gabe.
Joan dan urtean jarri nizkion neguko gurpilak nire autoari baina egia esan, ez nuen izan gozatzeko aukera askorik, elur gutxiko urtea izan bait genuen.
Aurten, berriz, oso negu gogorra dijoa eta elurtza galantak botatzen ari da baina gurpil hauek  bide arriskutsuetan ematen duten segurtasunarekin lasaitasunez gozatzen ari naiz. 
Hori dela ta, jadanik bidai batzuk egin ditut  Urbasa/Andia aldera eta jarraian datorren argazki sorta hau elur geruza eder batekin Urbasan,  2018-02-04an egindakoak dira.
Ia zuen gustokoak diran eta eskerrik asko hemendik pasatzeagatik! 

© Felix Urrutia Photography










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina