Udaberrian barruraino sartuta gaude baina ez du ematen hala denik.
Negu giroarekin jarraitzen dugu eta hotza, euria eta elurra gainetik kendu ezinik gabiltza.
Gaurko sarrerak, basoetan aurrera dijoan udaberriaren eta atzean utzi ezinik gabiltzan neguaren arteko borroka ikusteko balioko digula uste dot. Apirilaren 28an bizi izan nuena...
“Urbasa-Andia Parke Naturala”. Inguru hau, nire emaztearen herritik nahiko hurbil daukat eta ahal dudan guztietan ihesaldi bat egitea atsegin izaten dot….
Autoz, Gipuzkoako Goierritik, 30 minutu inguruko bidaia daukat.
Aurreikuspenak elur apur bat ematen zuen 700 metrotara igande honetarako. Urbasa 1.000 metroko altueran kokatzen da eta mendate honetako bidean elurra aurkituko nuela ia segurutzat ematen nuen. Nire autoa ez da oso egokia honelako baldintzetan ibiltzeko baina azkenean animatu eta abiatu egin nintzan bidea garbi aurkitzeko esparantzarekin.
Hala izan zan, bertara iristeko ez nuen arazorik euki. Igoeran, inguruko basoetan elurra zegoela ikusten zan eta laino apur bat ere bai. Ze poza!
Ba horixe, autoa aparkatu, neguko jantziak ipini eta bazterrak bilatzen hasi nintzan elurra eta lainoarekin batera betikortzeko asmotan. Bat edo bi gradutako tenperaturekin iritsi nintzan gora eta euri/elur apur bat egiten zuenez, aterkia atera beharra izan nuen maletategitik.
Geroko guztia iruditan usten dizuet…… Bueno, den dena ez da ikusten irudietan ze ezusteko txiki bat ere euki nuen nire oin bat zulo baten sartu bainuen , zortez ondoriorik gabe.
Pagadi hau, nahiko konplikatua da zentzuzko enkuadreak bilatzeko. Saiatu nintzan eta lortutakoaren zati bat hemen daukazue ikusgai.
Laburpen bezala; Udaberria eta Negua borrokan.
Asko gozatu neban goiz honetan, ia zuok ere apur bat gozatzen duzuen.
Mila esker hemendik pasatzeagaitik!!!
© Felix
Urrutia Photography
Argazki ekipoa eta datuak;
DSLR kamera; Canon EOS 7D. Sensibilitatea: ISO 100
Objektiboa ; Canon Zoom EF 17-40m/m f:4 L USM
Iragazki Polarizatzailea; B+W
Tripodea; Manfrotto 055 CL eta 804 RC2 errotulea
Jatorrizko artxiboa; RAW
Canon DPPkin editatutak
Argazkien data; 2013-04-28
Esta primavera conocí ese parque y quedé gratamente sorprendido. Llegué con el reclamo del Urederra y encontré mucho más. Lástima que yendo con los peques no pudiera recorrerlo como merece y que no hubiera salido aún la hoja de las hayas. Las dos primeras imágenes son las que más me agradan.
ErantzunEzabatuSaludos
Eskerrik asko Juan Carlos!!!
Ezabatu